XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PALANKA KIROLA

Urrutikoen zale garenez hizkuntzarekin eta kirolarekin hauxe gertatzen zaigu: etxekoa utzi eta kanpokoa ekarri.

Palankarien kirola erabat ezkutatu zaigu.

Euskaldunon kirolik nagusiena izandakoa bera.

Bi eratara jokatzen zen: harria nork lehenago zulatu eta bestea palanka nork urrutirago bota.

Mendietan badaude oraindik palankaleku deritzeten tokiak.

Kirol honetan famatuenetako batzu izan ziren Bidaniko Labaka baserrian jaiotako bi anaia: Juan Martin eta Juan Bautista Elola.

Juan Martinek hamar librako palankarekin 122 oin eta erdiko marka zuen.

Bere anaiak, Albisturgo plazan, palanka berdinarekin 140 oineko marka utzi zuen.

Juan Bautista 164 kilotako gizona zen.

Ameriketara joan zen eta han hamabost librako palanka 120 oin tira zuen.